19 urria, 2022

Diseinuzko galtza 

Gaur diseinuzko galtza batzuen saltzailearen istorioa dakarkizuegu. Albiako lorategietan gaude, zergatik saltzen zuen galdetzeko eta diseinuari buruz hitz egiteko. Alba deituko diogu.

Kontatu digunez, galtza horiek gustatu egin zitzaiolako erosi zituen, azoka txiki batean, bere etiketa baino askoz merkeago, eta, bere neurria ez zenez, arrebarentzat hartu zuen, baina ez zitzaion ondo geratzen, eta berriro jarri zituen salgai. Bere ustez, diseinua “galtza arrunt batzuen zerbitzu bera duen produktu bati arte pixka bat ematea da”. Esan duenez, galtza horiek maitasunez eginak daudela ikusten da, eta lan horrek balio erantsia ematen dio.

Aurrerago, “diseinugileek duten irudimena” falta zaiola kontatzen digu, diseinatzaile batek fantasia bat ematen diola, “bere irudimenaren estetika desberdin bat”, “gauzak desberdin ikustea”, berak asko baloratzen duen zerbait. Diseinua aldaketarekin ere lotzen du, “diseinatzaile batek aurrekoarekin hausten du.”

Albaren arabera, “orain hiri atseginagoak diseinatu behar dira, herritarrentzat errazagoak direnak. Bilbo gero eta atseginagoa bilakatzen ari da, kalean, parkeetan, espaloietan, gero eta jende gehiago dago, Jainkoari esker, autoak erditik kentzen ari dira eta oinezkoentzako kale gehiago egiten ari dira, terraza gehiagok irribarrea sorrarazten dizute, nahiz eta kexa-arazoak ulertzen ditudan, baina hiria, berez, atseginagoa da.” Kexa horiei buruz, gehitu du, “sare sozialetan sartzen zaren unean, begibistakoa dela jendea haserre dagoela, pandemiaren ondoren denok zoragarriak izango baikinen.”

Eta horrek geure buruari galdetzera garamatza: zer hiri egin dezakegu haserre dagoen jendearentzat? Bere ustez, “haserre dagoen jendeak ez du inoiz hiri irribarretsurik izango, denagatik haserre daudelako. Gaur euria egiten badu, bihar toldo berde bat jarri diotelako eta haiek gorria nahi zutelako, haserre daude guztiagatik. Hiri irribarretsu batez gozatzen dute trabaren bat aurkitu arte.” Albak beti defendatu duena desberdina izateko eskubidea da, “zu imajinatu ahal izateko eskubidea, hori niretzat hiri irribarretsua baita.”

Elkarrizketa amaituta, diseinuari eta haren balioei buruz hausnartzen du: “Diseinuak funtzionatu behar du, gustatu edo ez, erosoago izan edo ez, baina funtzionatu egin behar du”. Albaren ustez, “ekologismoa, animalista, haurrak dira lehenengo gauza, nire ustez, jendea bere lekuan mantentzen ari diren balioak dira, eta ez gara erotzen ari. Spidermanen esaldi bat dago, honelako zerbait: Ni naiz zure bizilagun ausarta eta atsegina, horrelako bizilagun bat behar dugu atari guztietan.”

Hiri irribarretsuei eta bizilagunei buruz hausnartzen geratzen gara. Eskerrik asko Alba zure irribarre eta ekarpenengatik!

, ,

DISOINUA ES UN PROYECTO DE APITROPIK PARA LA BBDW22

#MejorEscuelaEver
#DiseñoDigital
#Casa
#Casa