NAGUSIGAITU.
2023ko abendua | Donostia, Gipuzkoa.
Sustapena eta koordinazioa
Donostia Lagunkoiak, Apitropikekin batera diseinatutako ekintza.
¿Zer da NagusiGaitu?
Nagusi + Gaitu = NagusiGaitu, etorkizunean teknologia eta ahots teknologiaren erabilera bidezko eta osasuntsua gauzatzeko burututako ikerketa da.
Gaitu = Gaur egungo eta etorkizuneko makinek Euskal Herriko hizkuntza, euskara, ulertu eta hitz egin dezaten, guztion artean sortu den ahotsen datu-basea da.
Nagusi = Gaituren helburua lortzeko milaka ahots behar izan dira, ahots asko eta askotarikoak: adin tarte, genero, tono eta mota guztietakoak.
NagusiGaitu-n, pertsona nagusiekin elkartu gara teknologia eta ahots teknologiaren inguruan hitzegiteko, elkarrekin hausnartzeko eta, Gaitun, beraien ahotsak, ahoskerak, tonuak, eta abarrak grabatzeko.
Prozesua
Gaitu ekimena aprobetxatuz, Donostiako 4 zentro desberdinetako (Igeldoko Jubilatuak, Goiko Galtzara Elkartea, Kaialde Jubilatu Elkartea eta Elizaran Eguneko Zentroa) 29 pertsonekin elkartu gara, 60-80 urte artekoak.
Galderak luzatu eta elkarrizketaren bitartez, partaideek teknologiaren inguruan izandako esperientziak, iritziak, beldurrak, erreztasunak, aldarrikapenak, etab. grabatu ditugu. Hauetan sorpresak, zalantzak, ezezkotasuna, miresmena, haserrea eta barreak sortu dira.
Bigarrenik, Gaituko plataforman pertsona nagusi hauen euskarazko 145 ahots inguru grabatu ditugu, guztion artean sortzen ari den ahotsen datu-base horrek arlo digitaletik urrunago egon daitezkeen pertsonen ahotsak ere eduki ditzan.
Emaitzak
- 4 hausnarketa saio.
- 29 parte hartzaile.
- 145 ahots grabatuta.
- 14 ondorio zehatz.
- 14 ekintza aukera.
- Webgune 1 jasotakoa partekatzeko.
Etorkizunean teknologia eta ahots teknologiaren erabilera bidezko eta osasuntsua gauzatzeko deskubritu ditugun gakoak audio bidez jasotzen dituen web orrialde bat sortu dugu.
Honek, ahots-teknologia garatzen duten enpresa teknologikoei zuzenduta, pertsona nagusi batzuek horrekiko duten erlazioa (hurbiltasuna eta urruntasuna) erakusteko balio du.



