22 azaroa, 2022

Diseinuko aterkia

Gaur partekatzen dizuegun topaketa diseinuzko aterki baten saltzailearekin da, Laura deituko dioguna. Iragarkian aterki guztiz arrunta zirudiena, Bilboko bezalako haize girorako bereziki diseinatutako aterki berezi samarra izan zen: duen gezi formak buelta ematea eragozten du. 

Lauraren ustez, diseinuak gauza desberdinekin du zerikusia, “gauza deigarriekin, arrunta denak ez baitizu atentzioa ematen, baina desberdina denak bai”, saltzen zuen aterkiak bezala. Gauza guztiek dute diseinua, batzuek atentzioa ematen dizute, baina beste batzuek ez. Diseinua sormenarekin eta originaltasunarekin ere lotzen zuen.

Harritu gintuena zera izan zen, aterkiaren funtzionaltasun argia izan arren,ezin izan zuen behin ere ez erabili, zein ederra zen ikusita. Gure buruari galdetzera garamatza, estetikak funtzionaltasuna geldiaraz al dezake batzuetan? Aukera berezietarako baxera polit hori bezala, azkenean inoiz erabiltzen ez dena.

Laurarekin ere esperientziez hitz egin genuen, berarentzat diseinu on bat lagundua eta gogoangarria da. Bere kasuan, amarekin egindako bidaia bat gogoratu zuen. Nire ama ez zen inoiz hegazkinez ibili… Ni berriz bai, baina nire amaren aurpegia ikustea, ez dakit, harrigarria izan zen. Primeran pasa genuen, bi ume bezala ibili ginen, eta asko gogoratzen da bidaia hartaz. Gaur bere urtebetetzea da eta gogoratu egin du. Horren ondorioz, zerbait esperimentatzen duzun lehen aldietako magiari buruz hausnartu genuen, eta zein polita den norbaitekin partekatutako esperientziak gogoratzea.

Baina produktuez eta esperientziez haratago, Laurarentzat hezkuntza izan daitekeen diseinurik handiena da, eta horrek zera pentsatzen utzi zigun: nola birdiseinatu genezake hezkuntza-sistema etorkizunean gizarte hobea sortzeko?

Hausnarketa horrekin eta aterki berri batekin, agur esan genion Laurari.

PD: Diseinatzen dituen tortillen fanak gara 😉

DISOINUA ES UN PROYECTO DE APITROPIK PARA LA BBDW22

#MejorEscuelaEver
#DiseñoDigital
#Casa
#Casa