9 azaroa, 2022

Diseinuko kriseilua

Gaurkoan, diseinuko kriseilu baten saltzaileari egin genion elkarrizketaren inguruko informazio gehiago dakarkizuegu. Nahiz eta eguna gure alde ez egon, zaparrada bigarren mailan gelditu zen, Aitorrek, horrela deituko diogu, diseinuaren inguruan zuen pertzepzio magikoan murgildu ginelako. 

Esan digunez, kriseilua bere bizitzako etapa bateko istorioa da, non alderdi sentsorialak bilatzen zituen, nahi zuenarekin partekatzeko.  Wallapopeko saltzaile profesionala da, 600 objetu baino gehiago saldu baititu, “une horretan  neu nengoen etapan etapan dagoen jendearekin egiten dut topo. Polita da, gustatzen zait” dio.  Obejektuak bizitzaren etapa bati lotuta daudela dio, ez bizitza osoari, eta zerbaitez desegiteak aukera ematen duela berriari lekua uzteko. 

Diseinuaren ikuspegiari helduz, Aitorrek diseinua gauza desberdinekin eta artearekin lotzen du Diseinua artea da. Pasioa da, zerbait desberdina egiteko nahia, konbentzionalarekin kontrajarrita bakarra bihurtzeko nahia, normalean ezagutzen dugunetik ateratzen da. Bere sutez diseinuak harreman zuzena dauka gogobetetzearekin, edertasunarekin eta plazerarekin. Horregatik zentzumenentzako polita den artea bilatzea gisa definitzen du. Beste ezeren gainetik objektuen dimentsio estetikoa nabarmentzen du.

Eta horrek galdera bat egitera garamatza: Diseinua artea al da? Estetika al da soilik? Zer bereizten ditu diseinua eta artea? 

Aitorrek ez dagoela gaizki diseinaturiko ezer ere esan digu, dena erlatiboa dela dio. Baina eguneroko gauzak ondo egiten saiatu behar dela nabarmentzen du. Johnena bezalakoa da, imajinatu. Azkenean esperantza kutsu bat ematen, nik uste dut posible dela. Honen ildotik, Bilbok artea auzo ezberdinetara eramatea gustatuko litzaiokeela gaineratu du. Euriak bustita baina zoriontsu agurtu genuen elkar, artea izkina guztietan zegoen hiri batean bizitzea zein polita izango zen imajinatuz.

Eskerrik asko Aitor diseinuari buruz duzun ikuspegia gurekin partekatzeagatik.

DISOINUA ES UN PROYECTO DE APITROPIK PARA LA BBDW22

#MejorEscuelaEver
#DiseñoDigital
#Casa
#Casa