7 urria, 2022

Disoinua, zer esaten digu belarrira diseinuak?

Diseinuak zer pertzepzio duen aurkitzeko proiektua, Bilbao Bizkaia Design Week 2022 ekimenaren parte.

Oro har, diseinuarekin lotutako ekitaldietan, gauza berak erakartzen gaitu: diseinatzaileok soilik goaz.  Gauza bera gertatzen da artearen esparruan, inguratzen gaituen munduarekin muga ikusezin bat balego bezala, diseinuaren zale ez diren pertsonen bizitzetatik kanpo balego bezala. 

Arrazoi posible batzuk irudika genitzake: 

  • gure presentzia bermatzen duen aurrez aldeko ezagutza-maila jakin bat ez izatearen sentimendua, bat izan daiteke,
  • diseinua bakoitzaren bizitzatik urrun dagoenaren sentsazioa izan daiteke beste bat, 
  • edo oinarrizko arazo bat izan daiteke, diseinua zer den eta bakoitzarentzat zer esan nahi duen, gaizki ulertuta dagoenaren sentsazioa izatea. 

Diseinu hitza bakoitzarentzat desberdin ulertuko balitz bezala 

Charles Eames diseinatzaileak zioen “diseinua elementuak antolatzeko eta helburu zehatz batzuk lortzeko egitasmoa da”. Bestalde,  Thérèse Filiatreauk (diseinatzaile baten ama), honako hau esan digu: “diseinua existitzen den zerbait hobetzeko da” eta Unaik, Apitropiken bulegoko atezainak, zera dio: “ diseinua forma bat adierazteko modua da”.  3 pertsona eta diseinuaren 3 definizio. 

Hipotesi horren inguruan sortu da, hain zuzen ere, Disoinua, BBDW22 programazioaren parte, Bilbo-Bizkaian, diseinuak bakoitzari zer esan nahi dion aurkitzeko. 

Diseinu hitza nonahi erabiltzen da, eta Disoinuaren bidez diseinu gisa ulertzen eta ikusten dena baino  urrunago joan nahi dugu, xehetasunak aurkitu. Diseinu hitza kalean nola entzuten den, nola erabiltzen den eta zer bibrazio, oihartzun eta bihotzeko sortzen duen pertsonengan. 

Egoeraren analisia egiteko, landa esplorazio bat egiten ari gara Wallapopeko iragarkietan “diseinu” hitza erabili duten pertsonei elkarrizketak egiten. Honako hauek dira egindako galderen adibideak: Zein objektu mota dira diseinu hitza dauketen iragarkiek?  Zergatik saltzen dituzte objektu horiek? Zein harreman daukate diseinuarekin? Haien eguneroko bizitzetan, zeintzuk dira diseinu on eta txar baten adibideak? Zer esan nahi du diseinu hitzak?

Gure helburua hautatutako pertsona bakoitza fisikoki ezagutzera eta elkarrizketatzera joatea da, eta elkarrekin diseinuaren, bere esanahiaren eta pertsonaren bizitzaren diseinuaren inguruan hausnartzea. 

Bilbo-Bizkaia Design Week 20222an, erakusketa bat egingo da Bilboko metro geltoki batean (laster iragarriko ditugu lekuak eta datak), non hirian eta inguruetan diseinua idatzi eta saltzen duten pertsonekin sortu diren istorio eta hausnarketak partekatuko ditugun. 

Online eta kaleko ekintza parte hartzaile batek diseinuaren inguruko elkarrizketa aberastuko du. 

Gainera, gaurtik aurrera, ikerketaren aurrerapen guztiak jarraitu ahal izango dira gure ibilbidearen kuadernoan, baita ere Apitropikeko  (@apitropik) eta Bilbao Bizkaia Design Coucileko (@bidceus) sare sozialetan, istorio eta gogoeten aurrerapenak partekatzen joango gara…

Esandakoa, pertsona bakoitzak ikuspegi desberdin bat du diseinuaren inguruan. Zein da zurea?

DISOINUA ES UN PROYECTO DE APITROPIK PARA LA BBDW22

#MejorEscuelaEver
#DiseñoDigital
#Casa
#Casa